XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) (desde el urquijismo) se invade y acapara toda otra investigación o actividad, así nuestra vida en lugar de renacer se va embalsamar. (QT, 1963:47-48).

Ez bide zebilen Oteiza hagitz oker bere igarle-profetaren (Mitxelena 1963e) ahotsa goiti altxatu zuenean.

Zuzen zebilen mitozalea, txoil zuzen, Luis Michelena jakintza-gizonari horko zenbait aurpegira zizkionean.

Erdal azaleko Michelenaren langintzaren gihia ukitzen dutelakoan nago.

Hori dela-eta, uste dut Oteizaren hitzak aukerako baino aukerakoagoak direla artikulu honen hari nagusia iruten hasteko (1) Ez dut asmo Oteizaren eta Mitxelenaren arteko alderatzea artikulu honen helburuan paratzea. Mitxelenaren izaeraz eta lanez eskaintzen dituenetatik, adierazgarri derizkiedanei besterik ez diet begiratuko..

Alabaina, Arantzazuko apostolugileak ikerle sinesgogorraz eta zuhurraz adierazi horiexek nire begiek kontrara ikusten dituzte.

Areago, ordutik honako urteen joanak ezin bestela ikus daitezkeen ustea sendotu besterik ez dit egin.

Zilegi bazait, hortaz, engoitik saiatuko naiz azaltzen hizpidea eman didan Oteiza estetikazalea bere huts-harrapatzean zergatik aldez gelditu zen motz hizkuntzalari epelegiaren kritikagintza erabatekoan bagabiltza, bederen, eta zergatik bezteko antzeman horiexek, hain zuzen ere, diren nire aburuz goragarri.

Testuko zuhurtzia, jakintza-zorroztasuna, konfidantza- eta segurtasun-eza, ikerlanean motz, hotz, kokil jokatzea, egiazta daitekeena bakarrik onartzea eta kontrara, sentimenduak uxatzea, poesi senaren askatasuna eta izpirituaren hegaldatzea estekatzea... dira, nonbait, euskara hizkuntza bat besterik ez dela uste duten Mitxelenari eta Urkixotar latinzale amorratuei datxezkien ezaugarriak.

Bere burua Urkixotarren samaldan ikusten duen Mitxelena(2)Esanak oroiterazten dit hor daudela, Oteizak oldar bizian eraso dien etsaien artean, Urkixotarrak direlakoak ere: badirudi gainera, eta ez ninduke horrexek minduko, neure buru tristea ez dabilela honengandik urruti. Hizkuntzaren gorputz ustelkorrari, ustelduari ez bada, lotuak daudelako, hura pizten duen izpiritu biziari jaramonik egin gabe. (1963e: 118). Horrek ez du, halaz guztiz, esan nahi Mitxelena Urkixoren miresle itsua denik. Bestetan esan dut gehiegixko iraultzen dela, ene iritziz, Urkixo geure ondasunak besterengandik hartutzat edukitzera: asko hartu izan dugu eta hartzen ari gara, baina ez seguru aski hark uste zuen bezanbat. (1965h: 147). ezin bat etor daiteke (...)